es  |  en  |  eu

 

BEC! BILBAO·BIZKAIA
2017

BIME PRO

BIME PRO musikaren industria eta industria digitalari zuzendutako Europako lehen azoka da. Teknologia berrien, bideojokoen eta marketinaren bidez, azoka honek diru-sarrera berriak eta lankidetza modu berriak aztertzea du helburu. Izan ere, hiru egunetan zehar jarduera anitz egongo dira kongresu honetan, esaterako, hitzaldiak, networking, ekitaldi bereziak, etab.  

 

BIME PROk bertako eta nazioarteko profesionalen arteko harremanak errazten ditu, euren ezagutzak eguneratzen ditu eta, industria digitalei dagokienez,  negozio era berriak aztertzen ditu.  

 

Halaber, Latinoamerikako musikaren industria bultzatzeko ahalegin guztiak egiten dituen Europako lehen azoka da, hango industriako liderrak ekartzen baititu. 

 

Aurreko urteetan hainbat enpresarik eta profesional irudikorrek hartu dute parte BIMEn, hala nola:  Denis Ladegaillerie (Believe Digital), Alex White (The Next Big Sound), Charles Caldas (Merlin Network), Rob Challice (Coda Agency), Tomas Cookman (Nacional Records / LAMC), Bob Lefsetz (Lefsetz Letter), Benji Rogers (Pledge Music), Scott Cohen (The Orchard), Matias Loizaga (Pop Art), Alexandre Wesley (Lollapalooza Brazil), Martin Hewett (Playstation)…

 

 

Era berean, BIMEk sormenaren industrian lan-aktibatzea sustatzen du, ondoren zehazten diren hiru ekitaldien bitartez: 

 

BIME Recruiting sormenaren industriek daukaten enplegu-foro bakarra da. Enpresen, prestakuntza zentroen, ikasleen eta profesionalen arteko topagunea izanik, lan bila daudenei zuzentzen da. 

 

BIME Startup Summit sormenaren industriekin zerikusia duten startup guztien urteko erreferentzia-topagunea da (musika, bideojokoak, teknologia berriak…). Halaber, azaleratzen ari diren enpresen gizarteratzea bultzatzen du, bai eta inbestitzaileen eta izen handiko profesionalen arteko negozioak ere. 

 

BIME Hack Day teknologia-ekitaldiak Makerrak, Hackerrak eta Garatzaileak batzen ditu. Egun batean zehar, hitzaldi eta workshop anitz egongo dira, baita ere etorkizuneko plataformetarako oinarriak sortzeko esparru teknologikoa. 

 

 

BIME egundoko ekitaldia izan da, industriari buruzko aurten egon naizen topagune askoren gainetik. Gai zehatzetan jartzen du arreta, bai eta Latinoamerikaren garrantzian ere, munduko musikaren industriari dagokionez. Antolakuntzak energiaz eta pozez betea aurkeztu zituen profesionalak, eta hori izugarri pizgarria iruditu zitzaidan. Izan daitezkeen bezero on eta garrantzitsuekin itzuli naiz etxera. Mila esker, BIME. 

Peter Saville (Music Supervisor, Carbon Logic)


BIME 2015 ZENBAKIETAN



22.481 jaialdira bertaratutakoak 

1.800 partehartzaile jardunaldi profesionaletan 

50 artista 

145 hizlari 

550 speedmeeting 

50 ekintza 


 

BIME CITY

Bizkaiak eta Bilbok agenda kultural itzelaz gozatzen dute urte osoan zehar. 

 

Euskadi eta Bilbo ikaragarri gustatzen zaigu eta BIME City ekitaldiak ederki islatzen du bertan gehien atsegin duguna, hots, teknologia berriekin, arteekin, arkitekturarekin eta gastronomiarekin betiko ohiturak elkartzea. 

 

Jaialdia gero eta handiagoa da; izan ere, hiri osoan zehar sakabanatzen den  ikusnahientzako ekitaldia da gaur egun.  

 

 

Halaber, jaialdian bertako eta nazioarteko musika freskoaz goza daiteke, bai eta doako proiekzioak ere, Bilboko lekurik onenetan. 

 

"BIMEn ederki gozatu nuen eta itzultzeko irrikan nago. Ekitaldira bertako zein nazioarteko profesional asko bertaratu zirela ikusteak txunditu ninduen, eta, horrexegatik, merezi izan zuen. Gainera, Bilbo jatetxe zoragarriak dituen sekulako hiria da."Rob Challice | Coda Agency

 

BIMEn asko gozatu genuen eta, egia esan, negozio ona egin nuen bertan. De Staatek ikuskizun ederra egin zuen, sustatzaile asko bertan egon baitziren. Honi esker Latinoamerikako merkatuan benetan zerbait martxan jartzea espero fugu. Arjo Klingens | LaLaLa Management: Manager De Staat

 

BIME 2015 azken hamarkadan izan naizen musikari buruzko konferentziarik baliagarriena izan da, zalantzarik gabe. Paneletako gaiak egokiak eta zoragarriak izan ziren. Giroa erosoa eta informala da, baina esperientzia handia da musika bizitzen eta arnasten duen edonorentzat. Peter Cooper | Business Development Director, [PIAS] Iberia & Latin America

BIME LIVE

BIME LIVEk gaur egungo musikaren industriako artista garrantzitsuenak eta entzutetsuenak izango ditu bi gauetan zehar, bai eta bertako zein nazioarteko esperantzak. Beraz, bertako eta nazioarteko publikoarekin, Europako neguko jaialdietan nagusienetako bat dug.  

 

 

BIME Liveko agertokietan Placebo, The National, Imagine Dragons, Gossip, Manic Street Preachers, Stereophonics, The Kooks, Macy Gray eta Los Planetas bezalako artistak izan ditugu, besteak beste. 

 

 

BIME, etorkizuna igarri dut. Espainieraz hitz egiten duen merkatuan sartzeko ezin hobea da enpresa britainiarrentzat. Latinoamerikara bidaiatu beharrik ez, mundu osoko herrialdeetara irits baitaiteke. 

Eric S. Longley - Prager Metis